andoni egana
HITZ ETZANAK

Berriketa

2021eko urriaren 30a
00:00
Entzun
Leiho aldeko jarlekua hartu zuen berak. Ondokoan eseri zitzaion gizonezko edadetu bat, ez zahar-zaharra ere. Abiatu zirenetik hasi zitzaion bere berri emanez. Optikara joan zela hiriburura. Joandako bi urtean ez zuela bistarik galdu. Ondo. Etxera baino lehen jaki prestatuak saltzen dituzten denda horietako batetik pasatu behar zuela. Alargundu zenetik alferrik zeukala bitrozeramika etxean. Bakarrarentzat, merkeago ateratzen zela erositako otordua egitea. Baietz. Semea bizi zuela Londresen, eta alaba Durangon, baina beti lanpetua. Ibilia zela bera ere munduan gaztetan, Australian-eta. Urruti. Txakur bat ongi etorriko litzaiokeela esan ziotela, baina bera ez zela animaliak etxean sartzearen aldekoa. Ezetz. Telebistak, berriz, aspertu egiten zuela. «Pelikula txikiak» ikusten zituela orain, gehienez ere. Serieak?

Bera baino lehen jaitsi zen autobusetik. Zutitu zen gizonezkoa, hasperen egin zuen, eta begira geratu zitzaion une batez. Eta agurra espero zuenean, esker ona jaso zuen. «Eskerrik asko!» esan zion, «agur» esan ordez. Orduan konturatu zen txostenek diotena ez dela gezur-gezurra, hogeita batgarren mendeko gaixotasun nagusietakoa dela bakardadea.

«Ez horregatik...» irten zitzaion berari. Egon baino ez zuen egin azken batean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.