Onintza Enbeita.
BIRA

Geu ere

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Badakit han daudenak ez direla inora joango, baina atzo ere joan egin nintzen. Izen berriren bat salbu, dena zegoen iaz utzi genuen lekuan. Jendeak lore handiak eta koloretsuak jarri zituen panteoien gainean. Ikusgarri zegoen hilerria, egia esan. Bakoitzak jartzen ditu nahi dituen despedida mezuak eta bakoitzak ematen dio forma bere minari. Aitaren izenaren ondoan amarena idazteko esan genion bati. Ez daki amaren hezurrekin zer gertatu zen, baina panteoiak egiten hasi zirenean, lehendik han zeuden gorpuen hezurrak pilatu egin zituzten, eta urteekin, erre. Amaren gorpuzkiak batek daki non egongo diren, baina izena panteoian jartzera animatu genuen geuk ere. Ez dirudien arren inportantea baita elkarrekin lo egitea eternitate batez. Zentzurik ez daukaten gauzak dira, baina memoria ariketa gisa balio dute. Nonbait, harri zati batean bada ere, izan ginenaren memoria uzteak lasaitu egiten gaitu.

Izan ere, hildakorik ez balego bezala bizi gara. Joan ziren eta bakoitzak egiten dio minari aurre ahal duen moduan. Ordea, kezkatzen gaituena ez da hildakoek utzitako hutsunea, geu ere hil egingo garela jakitea baino. Geure izena ere marmol batean idatzi edo itsasora botako dute egunen batean: eta orduan, akabo. Memoria ona daukan familia osatzen ez duenak jai daukairaun nahi badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.