andoni egana
HITZ ETZANAK

Umorea

2021eko azaroaren 30a
00:00
Entzun
Lidergoa. Iraunkortasuna. Planetarekiko begirunea. Gizarte pluralaren onespena. Egitasmo abertzalea. Madrilen dugun eragina. Europak eskaintzen digun arreta. Lanak ongi burutzea. Egonkortasuna. Genero berdintasuna. Giza eskubideak. Gunekotasuna. 2023ko udaberriko eguzki goxoa…

Jeltzaleen presidentea, Andoni Ortuzar, bereen aurrean ari zen igandean, VIII. Asanblada Orokorrean. Arestian aipaturiko horiek bota zituen bere berbaldian. Baina non eta norentzat ari zen bazekien, eta honakoa ere bota zuen: «Urkullu lehendakaria eta biok %99,9an bat gatoz. Baina ez beti-beti». Entzuleen arreta bereganatutakoan eman zuen azalpena: «Biok elkarrekin joan berri gara esperimentu bat ikustera. Patxaranez, ardoz eta urez beteriko hiru tututan zizareak sartu zituzten. Ordu gutxiren buruan, patxaranetan eta ardotan sarturiko zizareak hilda zeuden. Uretan murgilduak, bizirik eta kontent. Lehendakariak atera zuen ondorioa da alkohola kaltegarri dela. Nik atera nuena da, betiere neurrian bada, alkohola edaten duenak ez duela sekula zizarerik izango».

Txistea, umorearen lehengusu pobrea baino ez dela dioenik bada. Esango nuke, berbaldi bakarrean biak egin zituela Ortuzarrek. Bigarren ahapaldikoa txistea da. Baina umorea lehenengoan datza…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.