andoni egana
HITZ ETZANAK

Transmisioa

2022ko urtarrilaren 13a
00:00
Entzun
Birus hau transmisio errazekoa dela entzun izan dugu azken bi urtean. Oro har, ez digu onik ekarri. Hainbeste kontu makurrekin batera, alderdi onen bat ere suma daiteke, ordea...

Atzo egunkari honetako Zuzendariari atalean zetorren gutun labur batek eman dit zer pentsatua. Ramon Garmendia Muruak sinatzen zuen eta Elosun aspaldi gertatutakoei buruzkoa zen. Kontatzen zuen gaixorik suertatu zela eta tokatu zitzaiola gurasoekin bizitzen geratzea. Berba asko egiteko aukera izan omen zuten. Gurasoek kontatu zioten Elosuko paraje jakin batean hildakoen omenez jasotako harri batzuk bazirela eta begirunea zor zitzaiola leku hari eta... Miguel Angel Muñozek, berriz, dokumental batera ekarri du—100 días con la Tata— itxialdian amonarekin bizi izandakoa.

Azken bi urteko bolada hau fikzioaren oinarri gisara baliatu dute batzuek; Historian gehiago miatzeko besteek; hizkuntzan galtzear dauden hitzak berreskuratzeko zenbaitek; norbere sustraiez gehiago jakiteko gehienek. Transmisio errazeko birus honek atzenduak geneuzkan transmisio-bideak zabaltzeko balio izan du. Itxialdian bezala ondorengo irekialdian, kontatu beharra sentitu dute zaharrenek. Entzuteko premia gazteagoek. Eta leku txikiagoa eta denbora gehiago izan dugu konpartitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.