andoni egana
HITZ ETZANAK

Indurain

2022ko urtarrilaren 14a
00:00
Entzun
Aspaldiko esaera da politikariak egiten duela zer datorren aurreikusi, azalpenak eman, eta aurreikusia gertatzen ez denean, zergatik ez den gertatu esplikatu. Mahai-inguru batean bota nuen behin hori, eta ez zion grazia handirik egin aldamenean neukan politikariari. Gezurrak baino min handiagoa ematen du egiak, eta ez da guztiz esaldi aldrebesa izango.

Aurreikuspenen aroan bizi gara. Birusaren atzetik abiatu ginen, eta, beti atzetik joan garenez, aurreikuspenak egitea beste biderik ez zaigu geratu. Zientzialariek ez dute beti asmatu; politikariek gutxitan asmatu dute. Eta gainerakook, sare sozialak gehienetan hedabide, nik uste dut-ka pasatu dugu denbora, olatuak zenbatekoak, usteak ere halatsu aldatuz. Gehienok uste izan dugu zerbait. Eta askok adierazi dugu ustea.

Egoera horretan, ez zait guztiz lotsagarri atzoko BERRIAko titular batek sortu zidan une bateko aztoramendua. Indurainek uste du hurrengo asteak zailak izango direla. Gutxitan lotuko dugu deitura bat hainbesteraino pertsona bakar batekin, «hain isila zen eta, hau ere mihiari eragiten hasi al da, uste dut-ka?», pasatu zitzaidan burutik segundo erdi batez. Santos zen Indurain, jakina. Nafarroako Osasun kontseilaria. Baina segundo erdiko zalantzak mundu oso bat isla dezake...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.