Onintza Enbeita.
BIRA

Boomerang

2022ko apirilaren 30a
00:00
Entzun
Hamasei emakumeri etorri zaie bueltan behinola Patrick Poivre d'Arvoren kontra egin zuten salaketa. Kasu gehienak preskribatuta daude, baina emakumeek salatu dutenez, gizonak nahi duena da preskribatu gabeko kasua isiltzea. Ez denei berdin, baina hamasei neska horiei eraso egin zien kazetari horrek, eta urteen joanean, publikoki kontatu zuten gertatua. Orain, komunikabideen bitartez jakin dute (zenbait kasutan behintzat) haien kontrako salaketa jarri duela Poivre d'Arvorek, gezurra esan omen dutelako. Frantziako kazetaririk famatuenetarikoa izan da gizon hori, eta horrek zilegitasun handia ematen dio gizartearen aurrean. Ez da tamainako zerbait gertatzen den lehen herrialdea eta modua. Ezkerrean eta eskuinean gertatzen da: kosta egiten da miresten duzun norbaitek, edo predikatzen duen hori bete behar lukeen horrek, edo gizartearen aurrean hain garbia denak eraso egin dizula onartzea. Kosta egiten da onartua salatzea, eta gehiago, jendeak zuk kontatzen duzuna sinistea. Eta azkenean, patriarkatua aurpegian lehertzen zaizu: zu zara salatua, zu erruduna, zu erasoa egin duena.

Pentsatu egin behar genuke, eta zalantzan jarri, zeren gainean eraikitzen diren zilegitasuna eta errespetua. Maite ditugun idazle, politikari, musikari, filosofo... asko maitatzeari utziko genioke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.