Onintza Enbeita.
BIRA

Opor idealak

2022ko maiatzaren 10a
00:00
Entzun
Lagun egiten duela esaten dute, eta egingo du. Nik ez dut irudikatu hura gabeko etxerik, baina haietan egon naizenean lasai egon naiz. Kontua da sofan eseri eta pentsatzen zaudenean, ezer ez egitearen sentipenak hartzen zaituela, eta telebista piztuta baduzu, zerbait egiten ari zarela irudi du. Telebista ikusten ari garenean, ordea, ez dugu ezer egiten ematen digutena irentsi baino. Jartzen gara harenaurrean, eta ez dugu denborarik galtzen ezer pentsatzen. Kritikoenek ere, inoiz, behin bakarrik bada ere, sinetsi egin dute hark esandakoa. Dena okertu dute ordainpeko kateek. Galdutako lo ordu asko pilatu ditugu kapitulu bat bestearen atzetik jatearen truke. Eta ez beti telesail onak ikusten. Eta, badakizue, zaborra zaborra da; baita ordainpekoa denean ere.

Ez dut telebista egunero pizten, zorionez. Egun batzuetan hura ikusi gabe sartzen naiz gauean ohera, eta poztu egiten naiz. Horrek ez du esan nahi pantailetatik libre bizi naizenik, hala ere. Telefonoari begira pasatzen ditut orduak, eta gelan telebistarik ez dudala izango erabaki nuen arren, askotan sega-potoan egoten naiz bideoak ikusten gauez.

Lehen, opor idealak irakurtzeko denbora ekartzen zidatenak ziren. Orain, opor idealak pantailarik gabekoak dira. Ez nuke, ez genuke, horretarako oporren zain egon behar, ordea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.