Onintza Enbeita.
BIRA

Sinesgarritasuna

2022ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
Bakean nengoen; pozik. Maskararik gabeko jendeari bertsoak botatzeak ilusio handia egiten zidan. Telebista piztea okurritu zitzaidan, ordea. Ez nuen egin behar. Tximinoen baztanga ari omen da zabaltzen mundu guztian eta abiadura handian. Belarriak erne jarri eta jende askok darabilen gaia dela ikusi dut. Azkenean Interneten sartu naiz garauak zerk eragiten dituen jakin nahian edo: ez ei da gaixotasun larria. Kito, beraz.

Bada, ez; ez dago kitorik. Hasi gara ahora etortzen zaigun lehenengoa botatzen. Zenbait egunkaritako titularren arabera, homosexualen artean zabaldu da gaitza: taldean sexua praktikatzen ibili den gizon-talde batetik. Gustura galdetuko nieke berria idatzi dutenei ea dakiten, homosexualez osatutako talde horretan, zenbat familia heteronuklearreko gizonezko kideak egon diren. Homosexualen arteko orgia horretan, estatistikoki, bi edo hiru kide egongo ziren astelehenetik barikura heterosexualak direnak. Galdera hortzetan trabatu zait. Asko maite dudan batek ekarri dit notizia: COVID-19aren kontrako txertoaren ondorioa ei da tximinoen baztanga hori. Benetan? Hasperen egin dut. Akabo bakea: ez nago pozik. Maskararik gabeko publikoari kantatzeak ilusio handia egiten dit oraindik, baina nahiago nuke esateko ditugun gauzek oinarri sinesgarriagoa balute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.