andoni egana
HITZ ETZANAK

Hitzen musika

2022ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Jersey City, Ameriketako Estatu Batuetan. Itsasontzi bat hartu behar genuen ibaia gurutzatzeko eta txartelen leihatilaren aurrean eztabaidan ari ginen seme-alabak eta gurasoak —30 urtetik 70era bitarteko bost lagun—, joanekoak soilik edo joan-etorriko txartelak erosi. Hartu genuen erabakia eta hurbildu ginen leihatilara. Ingelesez ongien moldatzen zena zerbait toteltzen hasi zenerako, gazteleraz erantzun zigun saltzaileak. Lasaitua batetik, eta bestetik harridura. Txartelen salerosketa bukatu genuenean, jakin-mina akuilu, galdetu egin nion ea nola antzeman zigun gazteleraz bagenekiela. «Lehen hizketan entzun zaituztet eta!», izan zen, gazteleraz, saltzailearen erantzuna.

Hutsa, gazteleraz aritu izan bagina! Baina euskara hutsean aritu ginen senideen artean. Beraz, euskaraz entzun gintuen urrutira, eta gazteleraz ari ote ginen iruditu zitzaion. Ematen du zer pentsatua...

Duela hamabost urteko pasadizo hura ekarri didate gogora Joseba Sarrionandiaren hitzek: «Edozein hizkuntzatan ahozko hizkerak dauka bere musika, nire aitite eta amamen hizkuntza zen oso aberatsa, eta eurekin hil da». Hala da, itxura denez. Gure euskararen prosodia oso kutsatua dago, New Jerseyko txartel-saltzaileak frogatzen duenez. Eta bidaia horrek ez dakit baduen joan-etorrikorik...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.