Onintza Enbeita.
BIRA

Osagarriak

2022ko ekainaren 25a
00:00
Entzun
Berez ideia ona iruditzen zait Gernika-Lumoko Udalak emakume baserritarrak oroitzeko eskultura bat egitea. Merezi dute ikusgarritasuna, merezi dute ohorea, merezi dute dena. Badago kezkatzen eta haserretzen eta nekatzen nauen xehetasun bat, ordea. Gernikak badauka lehendik ere baserritarrei eskainitako eskultura bat, Domingo Alegria plazan. Astelehena Jai dauka izena eta, esaten dutenez, baserritarrei eskainia dago. Orduan zergatik orain emakume baserritarrei? Emakume baserritarrak ere baserritarrak dira. Kontua da unibertsala, neutroa eta orokorra beti gizonezkoa dela; gu osagarriak baino ez gara. Gu ez gara baserritarrak, emakume baserritarrak gara; ez gara bertsolariak, emakume bertsolariak gara; ez gara kirolariak, emakume kirolariak gara. Eta orain ere antzera. Eta halakoek sentimendu gaziak eragiten dituzte gozoak adina. Ez baikaude gizonekin, haien ondoan gaude, eta horrek gogoratu adina ahazten gaitu. Ikusgarri egin adina ezkutatu. Ze guk jarraitzen dugu neutroak eta unibertsalak diren gauzen ondoan egoten, eta gizonek jarraituko dute figura neutroak izaten. Eta bat aspertu egiten da beti osagarri izaten; guk ere nahi genuke traje osoa izan, eta ez beti beste norbaitek jositako zerbaiten osagarri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.