andoni egana
HITZ ETZANAK

Unean unekoa

2022ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Kostata lortu zuen, ibili-ibili eginda. Ikasle garaiko lagun baten bidez egin zuen lehen harremana. Atarrabiako lehengusina batek ere lagundu zion zerbaitetan. Zeruak eta lurrak nahasi behar izan zituen. Xelemon egin behar izan zuen lankide batek txanda alda ziezaion. Baina azkenean lortu zuen. Uztailaren 7an, goizeko zortzietan, Estafeta kaleko balkoi batean lekutxo bat zeukan beretzat gordea.

Egunak eman zituen urduri. Lorik ezin izan zuen bildu, eta goizeko lauretan Iruñerantz abiatzea ez zitzaion nekagarri suertatu. Aurkitu zituen hiria, kalea, etxea, balkoia. Gosaltzeko zerbait eskaini zioten baina emozio handiegia sentitzen zuen deus irensten hasteko. Balkoikideak ez zituen ezagutzen eta molestagarri zitzaizkion. Ez zuen hitzik trukatu inorekin. Berera zihoan bera. Eta heldu zen ordua. Bazetorren jendea lasterka; bazetozen zezenak. Sakelakoa atera eta bideoz grabatu zuen entzierroaren pasaera. Esku-dardarari eusten izan zituen lanak...

Gero, etxeko nagusiei eskerrak eman, eta gosaltzeko astirik hartu gabe, autora bidean, bideoa zabaldu zien whatsappez zituen hainbat laguni. Hamazazpi segundo. Eta azpian eranskina: «Nik bai zortea! Hemen, Iruñean, festaz gozatzen. Carpe diem. Unean unekoa bizi behar da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.