andoni egana
HITZ ETZANAK

Brumatan

2023ko urtarrilaren 6a
00:00
Entzun
Asteburu-isats bat itsatsi dio egutegi gutiziatsuak, baina bukatzera doa. Errege eguna. Hamabost egun bestelakoren amaiera.

Horrelakoetan, gehiegikeriak garun-bihurriturik eragin didan frogatu nahi izaten dut. Silogismorik xumeenetatik hasi ohi naiz. «Ez da pertsonarik hegan dakienik. Txantxangorriek hegan egiten dute. Txantxangorriak ez dira pertsonak». Bale. Aise. Akaso sarraskia ez da izan espero nuen hainbatekoa. Baina proba gero eta zailagoen bila jotzeko ohitura izaten dut. Eta gaur, Gozategiren kantu ezagun baten zati bat trabestu zait: «Ta ez eixu pentsa, ez dela erreza, gauza politek pentsatzie». Irakurri dut zuzenean; eman diot buelta esaldiari; jarri dut ahuspez eta hanketatik zintzilik. Eta ezin dut. Bi pentsamendu, bi ezezko... Eta ez naiz behe-lainotatik irteteko gai. Ez dakit pentsatu behar dudan gauza politak pentsatzea erreza dela, ala oso zaila. Ikasgelan eskua altxa eta galdezka hasiko den bakarra izateak lotsaturik, ulertu banu bezala egingo dut, eta bizitzen segi.

Baina ez niri galdetu —Nicolás Redondoren heriotza medio— ze iritzi dudan aldi berean Kongresuko diputatu eta sindikalista izatearen zilegitasunaz edo hil berri den Aita Santuaren idazkariak oraingo Aita Santuari bota dizkionei buruz. Gaur ez dit garunak ematen...
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.