EKOGRAFIAK

Euskal akademia

Miren Manias -

2018ko uztailak 25
Ikus-entzunezkoen Valentziako Akademia (Herrialde Katalanak) sortu dute, alorreko hainbat eragile batzeko elkarte baten falta zutelako. Autonomia erkidego horretako hainbat profesionalez osatuta egongo da; besteak beste, ekoizleez, banatzaileez, zinema zuzendariez, konpositoreez, gidoigileez eta kultura kudeatzaileez. Zuzendaritza Batzordean lau emakumezko eta sei gizonezko daude. Akademiaren behin-behineko zuzendaria Jose Llopis konpositorea da, eta helburuen artean sektorea kohesionatzea izango du. Horretarako, profesionalen berrikuntza eta formakuntza bultzatuko ditu; baita baliabide publikoen erabilpen politika zehatza ere, tokiko ikus-entzunezkoen sustapena eta kontsolidazioa lortzeko. Erakundearen jarduera eremu nagusia Valentzia izango da, hain zuzen, telebista, zinema, dokumentala, animazioa, bideojokoak eta euskarri digitalak lantzen dituzten enpresak. Akademiako bazkide izateko ezinbesteko baldintza da ibilbide profesionala egiaztatzea.

Valentziako ikus-entzunezko sektorearen egungo egoeraz eta ekoizpen baldintzez gogoeta kolektiboa sustatu nahi dute, edukien kontsumo eredu berriak ulertzeko eta finantzaketa aukerak egokitzeko. Funtsean, lurralde horretan sortzen diren edukien harrera maila hobetu nahi dute eta, aldi berean, balioan jarri sektorea osatzen duten askotariko profesionalen lana. Ikerketa gune zentrala ere bihurtu nahi dute akademia berria. Hala, ikus-entzunezkoei lotutako analisiak egingo dituzte, erakunde publikoei helarazteko eta ekimen berriak proposatzeko. Txosten zientifikoez harago, gainera, elementu teknikoen eta artistikoen gaineko eztabaidak bultzatuko dituzte. Akademia ez da hasi martxan oraindik, baina lehen pauso garrantzitsuena eman dute. Alegia, ofizialki eratzea.

Ā«Sinestezina egiten zait 2018an oraindik Interneten kontsumitzeko euskarazko ikus-entzunezko produktuak sortzeko diru-laguntza espezifikorik ez izatea ez Eusko Jaurlaritzak, ez Foru AldundiekĀ». Xabi Payaren gogoeta da, BERRIA-n idatzitako Tren galduak zutabekoa. Sinestezina baino, atzerakoia iruditzen zait euskal erakunde publikoen jarrera. Zein da, bestela, Kulturaren Euskal Behatokiaren funtzioa? Agian, guk ere behar dugu alorreko eragileak batuko dituen Ikus-entzunezkoen Euskal Akademia.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

Irakurtzen ari zaren edukia libre ematen jarraitu nahi dugu. Euskaraz informatzea da gure eginkizuna, zure eskubidea. Sareko irakurlea bazara, konprometitu zaitez irakurtzen ari zarenarekin. Geroa zugan.

Izan zaitez BERRIAlaguna