Onintza Enbeita.
BIRA

Boladak

2018ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Izaten dira bolada onak, ilusioz beteak. Edozein proiektu berri zein asmo zahar izugarria iruditzen zaio bati halakoetan. Denetarako prest sentitzen duzu zure gorputza, edozertarako gertu bihotza. Bolada zoragarriak dira, gizartearekin konektatzen gaituztenak. Izan ere, beharrezkoa da gauzak egiteko gogoa. Lasai egotea baino amesten ez dutenek, liburu bat hartu eta orduetan hantxe egoten direnek ez dute hainbeste molatzen. Gauzak egin behar dira: lan, bidaiatu, maitatu, sentitu, larrua jo, irakurri, filmak ikusi... eta hori guztiori egiteko norberak ere ez du beti indarrik izaten.

Horregatik egoten dira bolada ilunagoak.Ez dakit ilargiak eraginda, edo beti gauza bat egiten egotearen asperdurak, edo besterik gabe bizitzak berak horrela erabaki duelako,izaten dira gure baitara bildu eta hantxe egoteko gogoa baino izaten ez dugun boladak. Plazera bera ere, derrigorrez bete beharreko hutsunea bihurtzen da holakoetan: dei diezaiogun beti baietz esaten digun horri, edo ezer pizten ez didan honekin egin dezadan zerbait berton daukat eta, balia ditzadan atzamarrak azken asteetako partez.

Eta gero egoten dira bolada arruntak ilusioek gainez egiten digutenean edo iluntasunak harrapatuta gauzkanean egiten ditugun gauzak justifikatzeko aitzakiak asmatzen ditugunak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.