Onintza Enbeita.
BIRA

Egia

2019ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Mariano Garcia 1936an hil zuten. Bekatu barkaezinak egin zituen: errepublikanoa eta zinegotzia izan zen Esako Udalean. Haren alaba Carmenek zortzi urte zituen aita etxetik eraman zutenean. Amak aitari muxu emateko agindu omen zion. Ez zuen berriro aitarik ikusi; ezta harenak izandako zenbait lur ere. Sasoi hartan Isidoro Martinez izandako bat omen zen Esako alkatea, eta fusilatuen lurrak bere izenean jarri omen zituen. Ez da sinisteko zaila: herri askotan egin zituzten halakoak. Irabazleak harrokeria handiz ibili ziren berrogei urtean. Lurra nori kendu eta nori eman erabakitzeko inpunitate osoa izan zuten Francoren agintepean alkate izan zirenek.

Bada, Esako egungo alkatea ordukoaren iloba omen, eta Carmen Garciak kontatu duena ez zaio gustatu. Ez zaio burla handia iruditzen faxistek fusilatu zituztenen izenak argi kontagailu baten kaja gainean ipintzea, baina bere aitonaren memoria zikin ikusi du Garciaren egia entzun duenean. Salatu egin du laurogeita hamar urteko emakumea: esan dituenak zuzendu behar omen ditu.

Egiak min ematen du, baina beharrezkoa da. Orain demokrata eta gerraren kontrario agertzen garen guztiok ez ginen bando berean egon. Egiak min ematen du, baina guk, zapalduok, eskubidea daukagu zauriak ixteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.