Onintza Enbeita.
BIRA

Eguraldia

2019ko uztailaren 10a
00:00
Entzun
Ez daukagu nahiko genukeen eguraldia. Hondartzarako egun aproposak egin ditu, baina beroegi. Lurra lehor dago, eta euria egiten duenean, ez du lanbarra baino egiten: gorrinarentzat aro egokia. Eta bestela, trumoia eta harria. Kezkatuta daude baserritarrak, kezkatuta oporretara joan zaleak, kezkatuta eguraldiaren berri ematen dutenak. Hala ere, beti aurkitzen dugu duela urte asko antzerako uda izan genuen urteren bat. Beti dago norbait esaten duena umea zenean ere, izan zela lehorte larri bat, edo halako ekaitza egin zuela edo ez dakit nik zer.

Kosta egiten zaigu gure eguraldiaren aldaketa eta klimaren aldaketa orokorra lotzea. Kosta egiten zaigu irteerarik gabeko bide batean sartzera goazela pentsatzea. Eta ezer ez badugu egiten, halaxe joango gara. Nik ez dakit zenbateraino egin dezakegun atzera gurpil zoro honetan, baina uste dut zerbait konpon dezakegula oraindik. Badago zer egin, badago nondik hasi, baina kosta egiten zaigu geure buruarengan ardura jartzea.

Eguraldia aldatzen ari da, eta lehen bezain gutxi gustatzen zaigu orain. Beti kexatzen gara euriaz, eguzkiaz, elurraz edo bizi garen egunean egiten duen denboraz. Kexatzeari utzi, eta klima aldatu den beste aldatu behar ditugu gure ohiturak, erosotasunak, kontsumoa eta dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.