Onintza Enbeita.
BIRA

Umeak

2019ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Ondoan jesarri gara. Ez dago hori egitea debekatzen digun ezer: aireportuko edozein aulkitan eseri gaitezke libre badago. Gure ondoko emakumea urduri jarri da ikusi gaituenerako. Umeari begiratzen dio aldiro, eta neuk ere ezin izan dut ondo kalkulatu zer den hainbeste izorratzen duena. Azkenean konturatu naiz: umeak bere bernatxoak zintzilik ditu aulkian eta atzera-aurrera mugitzen ditu. Badirudi gure ondoko atso hori horrexek molestatzen duela: aulkia mugitzen omen dio umeak. Umea eserlekuz aldatu dugu. Berdin dio: hitz egiten duen bakoitzean begiratu egiten dio. Artega dago: oraintxe mar-mar, oraintxe bizkarra eman. Eta gure ume horrek ulertu ezin! Eta aireportuan gauden beste guztiok ere berdin.

Ez dakit zergatik, baina badago umeek euren onetik ateratzen duten jendea. Kartelak jartzen dituzte portalen ondoan umeak ez daitezenjolastu. Parkean ere estorbu egiten die umeen jolasak bankuan eserita lasai egon nahi dutelako. Umeren bat dendaren baten barrura sartzen usaintzen badute, kanpora ihes egiten dute.

Ez zaizkizu umeak derrigor gustatu behar, baina helduok ere mugitzen ditugu aulkiak, egiten dugu zarata, apurtzen ditugu gauzak, egiten dugu parkeetan estorbu. Eta garrantzitsua izan arren, beti ahazten zaiguna: gutako bakoitza umea izan zen noizbait.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.