Onintza Enbeita.
BIRA

Ardiak

2019ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
Senegaldarrak, pakistandarrak, marokoarrak, txinatarrak, induak ari dira kale bazterretan oroigarriak saltzen. Ez da hemen bakarrik gertatzen: Europako hiriburu guztietako errealitatea da. Monumentu famaturik edo bisitaturik dagoen leku bakoitzean, haren milaka erreplika saltzen dituzte kaleetan. Turista adina saltzaile elkartzen dira bazterretan. Bakoitzak oroigarri bat erosita, saltzeko dauden ia guztiak eros daitezke. Hala ere, ez dugu guztiok erosten. Hainbesteren artean, ez da erraza bakarrari erostea. Prezio berean ari dira gehienak: zerk egin dezake batena bestearena baino erosgarriagoa? Gure ustezko handiagotasun usteak eramango gaitu akaso ez erostera, baina erostera ere gauza berberak garamatza.

Dena den, zer pentsatua ematen dit haiek gutaz pentsatuko dutenak. Hainbeste jende ustez aberats edo ekonomikoki hain leku txarrean ez daudenak ilaretan zain. Ez dakit nolako segurtasunaren izenean eskatzen dioten leku guztietan poltsa irekiz. Jar zaitezte hemen, zoazte hara, hemendik sartu behar da... eta ardien moduan munduan bueltaka. Eta berdin du ustez leku alternatiboetan bagabiltza ere. Duela urte batzuk ia inork ezagutzen ez zuen leku batean egon nintzen. Aste honetan itzuli naiz, eta pausoa emateko ere lekurik gabe ibili gara.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.