Onintza Enbeita.
BIRA

Oinetakoak

2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Ez dut esango zenbat oinetako pare ditudan: lotsa ematen dit. Aste honetan hiru pare botatzea lortu dut. Bota baditut, inork inon erabiltzeko moduan ez daudelako izan da. Batek daki zein arrazoirengatik gorde ditudan orain arte. Batek daki zergatik gordetzen ditudan beste asko ere. 2010eko Bizkaiko finalerako eskuz margotu zizkidaten zapatilak, neuretzat erosi nituen lehen takoiak, erosi nituenetik jantzi ez ditudanak... Zapatak, sandaliak, botak eta botinak. Aurtengoak, iazkoak eta duela hamar urte baino gehiagokoak. Kolore guztietakoak, koloretakoak, kordeldunak eta belkrodunak. Takoidunak eta lauak. Altxor baten moduan gordetzea merezi dutenak eta mediokreak.

Oinetakoei begira pasatu dut bizitza erdia, apenas izan dudalako aukerarik kabitzen zaizkidan arropei begiratzeko. Nerabeak ginela Bilbora joaten ginen amarekin arropak erostera, eta etortzen nintzen etxera galtzerdi pare zikin bat erosita. Oinetakoekin, ordea, ez dut sekula halako problemarik izan. Besteen hanketan kabitzen zirenak kabitzen ziren nireetan. Eta azkenean, oinetakoekiko gustua landu dut; ia-ia haiek maitatzera iritsi naiz, baina ez kasualitatez. Gure gorputza kolonizatzen dutenek dena definitzen dute, baita bakoitzari zer gustatu behar zaigun ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.