Onintza Enbeita.
BIRA

Barru giro

2020ko azaroaren 24a
00:00
Entzun
Azaroan hasten gara negua usaintzen. Eguerdiko eguzkiak urriko hego haizetan gaudela sinetsarazten digu, baina iluntzerako, zapla! Belarriak tente jartzen dizkigu neguak. Eskuekin jakaren goiko aldea estutzen hasten gara azaroan. Aurten, ordea, ez dago erraz azaroko freskurak kalean harrapa gaitzan. Lagun batek kontatu zidan bere amonak esaten omen diola, guztia libre izanda ere,ez lukeela orain egitenez duenik egingo; eta, hala ere, tristura ematen diola nahita ere ezingo lukeela ezer gehiago egin jakiteak.

Halako zerbait gertatzen zait niri ere azaro honetan. Hotza iritsi da, bide ondoak izoztu dira eta eguna laburra da. Badakit gaueko hamarretatik gora ez nukeela ia ezer egingo kalean, baina ezin dudala pentsatzeak antsietatea sortzen dit. Leku ezkutuetan larrua jotzeko ordutegi konkretua dudala jakiteak ez nau lasaitzen. 14 urterekin amak jartzen zidan etxerako orduan bueltatu behar dut etxera 41ekin, eta horrek amorratu egiten nau. Bertso saio baten ostean lagunekin berbetan gelditzen banaiz, kontrolean tokatzen zaidan ertzainak erabakiko du ordurako etxean egon nintekeen edo ez, edo nahita nabilen berandu, edo zertan ari naizen. Horrek txiki sentiarazten nau. Barru giro dago: etxeratu egingo gaituztela esan gabe etxeratu egin gaituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.