Onintza Enbeita.
BIRA

Elurra II

2021eko urtarrilaren 7a
00:00
Entzun
Egutegiak gorriz erakusten dituen egunetan, euria egitea nahiago duenik bada. Ez euriaren plazeragatik bakarrik: bakeagatik baino. Izan ere, edozein hiritako etorbide eder bateko hirugarren pisura igotzeko hiru giltza gutxienez behar dituen batek arnasa hartu behar duenean, ez du ezeren jabetzarik ez ogibiderik ikusten. Eta gure basoek jabetza pribaturik ez izateak mesede egingo ligukeen arren, belarra zapaltzen dugunean lana, ahalegina eta ogibidea ikustea ez da enpatia soila: esan nahi du elikadura burujabetza, esan nahi du gure lurraldearen kudeaketa egokia, esan nahi du ulertzen dugula esnea ezin dela 7.000 behiko aziendatan ekoitzi.

Kontua da egutegiak jai ematen duenean jendeak herrietara jotzen duela: mendira, basora, nonbait eurentzat eraiki ziren frontoi txikietara… Elurra egin duen honetan, esate baterako, edozein lekutan ikusi ditugu orgatxoak atera eta aldapa behera abiadura hartzen. Egia da umeen poza ikusteak poza ematen duela, baina elurretan ibili diren helduetatik batek edo bik galdetuko ote zioten euren buruei elurpean zer dagoen? Norbaitek galdetu ote dio bertako artzainari edo baserritarrari, ea kalterik eragiten duen belaze batean edo bestean? Elkarbizitza errespetuan oinarritzen omen da, eta errespetua besteen lanarekiko kontzientzian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.