Onintza Enbeita.
BIRA

Dolua

2021eko otsailaren 17a
00:00
Entzun
Duela urtebete, oporretan nengoen: Tenerifen. COVID-19a broma bat zen, telefonora iristen zitzaizkigun mezuetan. Etxera etorri eta hamabost egunetara, etxean sartzera behartu gintuzten, eta, oraingoz, ez dugu gure bizitza berreskuratu. Bidaiatzeko aukera ezabatuta edo murriztuta daukagu, aldiaren arabera. Ezin gara nahiko genukeen lagun guztiekin egon, edo bai; baina guztiekin batera ez. Kendu zizkiguten herrietako jaiak, itzali zizkiguten mikrofonoak, eta zirkuitu oso bat galdu dugu. Bertso afariek, bazkariek eta poteoek ederrago egiten zuten mundua. Tabernetan ezezagunekin hitz egiteari ligatzea deitzen zitzaion. Orain, maskara erretiratzen baduzu, ezezagunak hil egin nahi dituzula pentsatzen du jendeak. Ez dago inauteririk. Gabonak erdizka ospatu ditugu. Txosnak zer ziren ahazten ari zaigu. Gaueko 22:00etatik aurrera kalean egotea arrisku handiko kiroltzat hartzen da. Musika eserita entzun behar dugu, derrigor: gustura sentituko nuke nola botatzen didaten garagardoa kolkoan behera, nahi gabe. Manifestazioek pena ematen dute maskara jantzita eta distantzia gordeta.

Ez dakit non gelditu den bizitza guk ulertzen genuen moduan. Dolu betean nagoela sentitzen dut: ia dena kendu didate. Eta okerragoa dena: bide lagun izan dudan jendeak ez du ezer zalantzan jarri nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.