Onintza Enbeita.
BIRA

Patioa

2021eko martxoaren 25a
00:00
Entzun
Edozein psikologok erraz kalkulatzeko moduko rolak zeuden gure eskolako patioan. Sokaren eta baloiaren jabeek botere izugarria zuten: jolasak ez bazuen haiek nahi zuten norabidea hartzen, baloia edo soka gorde egiten zuten. Ez genuen jolas arauen aldaketa gutxi onartu jolasean segitzearren bakarrik!

Taldeko liderrek ere markatzen zuten patioaren egitura. Gehienak onak ziren kirolean edo ikasketetan, eta atzetik jarraitzen zien talde bat izaten zuten. Baloi eta soka jabeek adina kontrolatzen zuten jolasa: ez bagenuen eurena egiten, jolasa utziko zuten. Jenderik gabe ezin ginenez jolastu, liderrari ere ia dena onartzen genion. Azken batean, jolaste hutsaren plazerez jolasten ginenok ez ginen hainbeste. Guri berdin ziguten arauek edo moduek: jolastu egin nahi genuen.

Askotan pentsatzen dut helduen arteko harremanek eskolako patioaren antzera funtzionatzen dutela. Batzuek jarraitzen dugu jolasten, bizitzak ematen dituen aukeren artean dantzan, eta beste batzuek euren arauak ezarri nahi izaten dituzte beti. Haien aldartearen arabera epaitzen dute edozein xehetasun txiki, eta berdin du zure jolasa edo asmoa zein den: haien arauen arabera eztabaidatu edo gozatuko duzu. Konturatu gabe gertatuko zaizu: behin eta berriro.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.