Onintza Enbeita.
BIRA

Momentua

2021eko apirilaren 10a
00:00
Entzun
Espainiako telebista batean ari dira dokumentala ematen. Kantari ezagun baten alaba bere bizitza kontatzen ari da atalka. Bizitza baino gehiago, senar ohiak emandako bizitza eta tratu txarra dira dokumentalaren ardatza. Kontakizunak izango du antzerkitik, eta telebistak kenduko dio sinesgarritasun apurren bat, baina kontakizuna gogorra da. Gogorra da apurtutako emakume bat ikustea nola apurtu duten kontatzen.

Ostea ekarri du dokumentalak telebista ez omen delako lekurik egokiena halakoak kontatzeko. Ez omen dauka zentzurik hogei urte pasatu eta gero berbetan hasteak. Uler nezake hori diotenen arrazoia, baina esperientziak erakutsi digu zaila dela emakumeontzat bizitzen ditugun infernuak kontatzea. Lehengo eta behin, zaila delako gertatzen ari zaizunari izena jartzea, eta bigarrenik, zaila delako gertatzen ari zaizun hori ikusten dutenek zuk identifikatzen duzun izenarekin identifikatzea.

Zenbat aldiz begiratu dugu beste aldera elkarrekin lo egiten dutenen artean ez ei delako sartu behar? Edo ez daukagulako konfiantzarik inoren bizitzan sartzeko? Edo laguna parranda izorratzen ari zaigulako beti bezala negarrez? Inoiz ez da momentu egokia tratu txarrak jasaten dituzula aitortzeko. Eta konturatzen ez bagara ere, gure jarrerek zalantzan jartzen dutena beti da biktima.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.