Onintza Enbeita.
BIRA

Gidatzea

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun
Kotxea gidatzen ikasteko lehenengo klaseetan, nahikoa neukan momentu bakoitzean zein hanka eta zein esku mugitu pentsatzearekin: pedalak, kanbioak, keinukariak, bolantea... Kontuan izan beharreko gauza gehiegi ziren. Azkenean eman zidaten gidabaimena, eta errepideari neurria hartu ahala, pentsatzeaz ahaztu egin nintzen. Orain ez dut aldiro zein esku eta zein hanka mugituko ditudan pentsatu beharrik. Eta bizitzan ere antzerako zerbait gertatu zaidala iruditzen zait. Eta pentsatzen dut ez naizela horrela dabilen bakarra.

Badago momentu bat, ez dakit zein den,gauzak inertziaz egiten hasten garena. Ordura arte ondo pentsatuta egin beharreko gauzahaiek guztiak besterik gabe egiteari ekiten diogu. Goizean jaiki eta egin behar dugun hori egiten dugu, benetan egin nahi duguna zer den pentsatu gabe. Egia da askotan egin behar ditugun gauzak direla guk erabaki ditugunak, edo guk egin dugun bideari jarraitzeak ekarri dizkigunak. Kontua da, egun batean, zerbaitek burua egunerokotasunetik altxatzen digula, eta bide berriak ikusten ditugula. Agian ez dira ibili behar ditugunak, agian ondo gaude gauden tokian, agian egia da ez zaigula ezer galdu ez gauden lekuan... Kontua da, tarteka bada ere, zein esku eta zein hanka mugitu behar ditugun pentsatzeak lagundu egiten duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.