Onintza Enbeita.
BIRA

Alarma

2021eko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Egun gutxi gelditzen dira alarma egoera ken diezaguten. Hala diote agintariek eta komunikabideek. Bakoitzak bereari begiratzea zilegi bada, ni oso pozik nago. Pozik nago, etxetik ateratzen naizen bakoitzean ez dudalako nahi dudan lekura joateko baimenik inon erakutsi behar izango. Urte hau ez da erosoa izan: lanera joateko ere salbokonduktoa behar izan dugu. Hori, lanera joateko aukera izan duenak, ze, lanbidearen arabera, oztopoak baino ez ditugu izan beti egin ditugun gauzak egiteko. Pentsatzen nuen datorren astelehenetik aurrera askeagoak izango garela berriro, edo lehengoagoak. Ez dago hori ere argi, ordea. Legeak uzten dituen zirrikitu oro aztertzeko prest daude gure agintariak gauzak dauden horretan uzteko.

Munduari buruzko berriek diotenez, leku askotan maskarak kentzen hasita daude aire zabalean, kontzertuak ere egingo ei dira udan. Hemen, baina, dena da debeku oraindik. Ezer ez antolatzeko gomendioa jaso ei dute tokiko erakundeek, eta ia dena dago geldi. Dena doa motel: motelegi batzuentzat. COVID-19ak eta haren kudeaketak asko irakatsi digutela esaten dugu: asko ikasi dugula zaintzaz eta bizitzaz eta egiten genituen gauzez edo egin ezin genituenez. Kontua da ez garela herritarrak bakarrik honetatik guztitik ikasi dutenak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.