Onintza Enbeita.
BIRA

Beti horrela

2021eko maiatzaren 19a
00:00
Entzun
Emakume talde batek kantatu genuen saio baten ondoren izan zen. Bertan kantatu izanaren plazeraz ari ginen, publikoaren entregaz, gure erreferente izandako emakumeak guri adi edukiizanaz, eta zera esan zidan: «Zuk pentsatu gizonezkoentzat ia beti izan dela horrela».Errepaso azkar bat egin zuen nire buruak, eta konturatu egin nintzen asko kosta zaigula guri publikoa konplize egitea, esan nahi dugun hori esatea zilegi dela sinistea eta edozein gorputzetatik kantatu daitekeela frogatzea. Ordea, badakigu gizonezko gure kantulagunek beste baldintza batzuk izan dituztela agertokian haien bidea egiterakoan. Egun hartan izan genituen sentimenduak oso ederrak izan ziren, eta nork ez luke nahi kantatzen duen aldiro erantzun hori jaso! Kontua da guretzat ez dela beti horrela izan, eta orain ere, batzuetan ez dela hala izaten.

Aste bi eman ditut nire buruan sentsazio horri bueltaka, eta halako batean, bideo bat jaso dut telefonoan. Real Madril eta Eibarren arteko partidaren erretransmisioan, itxuraz nahi gabe egindako zenbait komentario entzun ziren: «Debekatu egin behar liekete jokatzea, feminazi hauei. Berdintasuna nahi omen dute!». Emakumeen lehen mailako futbol ligaz ari ziren. Eta horrela bai. Horrela biziarazi izan digute beti gure ametsen aldeko borroka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.