Onintza Enbeita.
BIRA

Sua

2021eko ekainaren 23a
00:00
Entzun
Gaur gauean suak hartuko du Euskal Herria. Bakoitzak bere erara egingo du han edo hemen ikasitako errituala: paperean idatzitako esperantzak eta beldurrak erre, nahi ez ditugun gauzak sutara bota, suari zerbait eskatu... Barruan bila hasita, denok daukagu suak erre dezan nahiko genukeen zerbait. Zer pentsatua ematen dit hamarkada gutxian Euskal Herriak izandako aldaketak: udako solstizioan soroak garbitzeko sua egitetik, geure burua garbitzeko egitera pasatu gara. Aukera biak zaizkit interesgarri, baina pena ematen dit suaren inguruan ez kantatzeak. «Gure soloan zaporik ez, sugerik ez...», kantatzen dugu guk etxean, baina honezkero, ia inor ez du kezkatzen soroetan sugeak egoteak.

Historiaren zikloa baino ez da izango, baina irudipena daukat egiten dugun ia guztia hiritik eta hirirako egiten dugula. Baserriari eta bide batez lurrari lotutako hiztegi osoa ari da galtzen, bere erritual eta kantu eta guzti. Denak ez digu balioko etorkizunean, baina akaso, zeozerk bai. «Gure soloan saporik ez, sugerik ez… badagoz be, erre beitez», kantatzeak ez du zentzurik izango, baina bizitzari eskatzen diodana paper batean idatzi eta sutara botatzeak ere ez. Nik gauza biak egingo ditut. Ez baitaude kontrajarrita norbera eta kolektiboa, norbera eta norbera inguratzen duen lurra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.