Onintza Enbeita.
BIRA

Aurrea eta atzea

2022ko maiatzaren 4a
00:00
Entzun
Askotan entzun dugu han ere txakurrak ortozik ibiliko direla, baina asko bizi izan dira han guztia hobea izango den esperantzan. Zine industriaren eraginez izango dugu Ameriketako Estatu Batuei buruz dugun iritzi idilikoa, baina askotan iruditzen zait han dagoena eta guk dagoela uste duguna ez direla gauza bera. Abortatzeko eskubidea galarazteko zorian daudela irakurri dut, eta larritu naizen arren, ez naiz erabat harritu. Hain lurralde zabala izanda, denetariko jendea egongo da, baina ez dezagun ahaztu estatu askotan heriotza zigorra indarrean dagoela oraindik, eta pobreenek ez daukatela ia gaixotzeko ere eskubiderik. Edozeinek eros eta erabil dezake arma bat, eta kale legenda baino gehiago da hango eskoletan ematen den munduaren ikuspegia desitxuratu samarra dela, zentroa beti beraiek izatearen alde.

Ez dakit, baina Hego Amerikari edo Asiari buruz ari garenean, emakumeen eskubideak zapaldu egiten direla esaten dugu eta kulturalki haiek baino aurrerago gaudela sinisten dugu. Bada, hain modernoa den Amerikako iparralde horretan ere, abortatzeko eskubidea ukatu nahi digute, eta ez dugu herrialde hori gu baino gutxiago garatuta dagoenik pentsatzen. Aitzitik, gauza askotan aurretik doazela iruditzen zaigu. Birdefinitu egin behar genituzke aurrea eta atzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.