Onintza Enbeita.
BIRA

Kontsumo ohiturak

2023ko urtarrilaren 5a
00:00
Entzun
Olentzero ni baino fundamentu handiagoko pertsona izango dela pentsatzen dut. Izan ere, ni azken orduan joaten naiz beti haren izenean diruak xahutzera. Joan nintzen abenduaren 24an ere, zapatu arratsaldez, azken ordukoak egitera. Ixten ari zirela sartu nintzen betiko denda batean nik ere zer izango ziren ez nekien oparien bila. Ondo hartu ninduten, baina kezkatuta edo nabaritu nituen. Kontatu zidaten ez dutela Gabonetan lehengo beste saltzen. Azkenean azaroan black friday dela eta gero haren ostean ziber-astelehen zuria, eta udalaren bonuak eta bat eta beste, jendeak lehenago erosten omen ditu opariak. Hala esan zidaten. Niri pena eman zidan gure erosketa ohiturak horrela aldatzeak. Ulertzen dut inozoek bakarrik ordaintzen ditugula gauzak garestiago, baina ez dakit, bada. Esate baterako, niri jendeak izugarriak bota izan dizkit Arimen Gaua antolatzen dugulako. Halloween hori zein haren aitzakian asmatutako beste guztiaren kontra agertu zaizkit lagunak. Ondo iruditzen zait. Gero, ordea, ziber-astelehen edo dena delako osoa pasatzen dute mugikorra eskuan, klik han eta klik hemen, dirua gastatu eta gastatu. Eta diot nik AEBetako kulturan oinarrituta omen dauden ohiturak gaizki badaude, hango kontsumo eredua ere baietz; hori ere kulturala dela azken finean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.