andoni egana
HITZ ETZANAK

Bizimoduak

2018ko irailaren 26a
00:00
Entzun
Bizitzan, bidegurutzeak tupustean iristen dira batzuetan. Esaterako, hautatu beharrak ito egiten gaitu hamazazpi-hemezortzi urterekin ikasten segi edo ez, eta ikasten segitzekotan ze bideri ekin erabaki behar den unean. Ezezkoa borobila ez denean, etxekoen «hik ikusiko duk!» betikoak badu halako mehatxu zama bat. Askatu hainbat lotu egiten du.

Gerora, pertsona nagusitu ahala, bidegurutzeetan erabakia hartu ahal izateko tresna gehiago izaten da. Atzoko egunkarietan bizimodu aldaketaren hautua egin berri duten bi lagunen lekukotza jaso genuen. Igor Anton txirrindulariak, aurtengo Giroan hondoa jo, eta hura ez zela bizimodua pentsatu zuen. Bestelako bati ekitea erabaki du. Miren Albisturrek, Donostiako Udalean PPk duen bozeramaileak, politika uzteko asmoa azaldu du, lehengo bizimodura itzultzeko nahia...

Bizimoduaz badaki zerbait Ramon Agirrek. Zinemira saria jaso zuen atzo, eta bere adierazpenetan argi utzi du bidegurutze orok ez duela zertan gurutze bide izan. Ez omen zuen sekula etxean esan «arkitektura utzi nahi dut aktore izateko». Erabaki batzuk ttanttaka etortzen dira. Edo hartu beharrik ere ez da izaten, eta bizitzak erakusten du bizimodua nola atera... Inkontziente samar mordo batek ze bultzada eman dion gure kulturari!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.