andoni egana
HITZ ETZANAK

Bota

2018ko urriaren 13a
00:00
Entzun
Zeinen ederra den udazkenean zuhaitzen margoen aniztasuna», botako du kaletarrakmendi-buelta bat ematera joanda, zeinen borobilagoa delakoan ze baino, zuhaitz eta margoarbola eta kolore baino garbiagoak direla pentsatuz eta aniztasuna azken boladan beti eta edonon ongi egokitzen den hitza dela sinetsita.

Kolore gorri-marroi hori ez dela udazkenak ekarria esan beharko dio norbaitek; intsinis pinuak gaitzak jota daudela, onddo baten ondorioz; datorkeen hotzari esker gaitzak ez duela aurrera egingo eta horregatik datorren udaberrian kobre oxidoarekin tratatuko dituztela; Erkidegoan pilatu dela arazoa, hiru pinutik bat gaitzak joa baitago bertan, Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian pinu klase hori askoz ere urriagoa den bitartean (UPNren marketinburuak asmatu omen du hauteskundeetarako leloa Zuen marroiak zuentzat dioena); pinua sartzea purian egon zela garai batean, baina gero eukaliptoak hartu zuela bizkor fama eta…

Erotu egingo da paisaiaren ederrak hunkiturik zeukan kaletarra. Zerbait ulertu duela uste du eta hurrengo saskibaloi partidan inoiz baino sutsuago kantatuko du Ikusi mendizaleak. Eta ikusi horrek ez dio krakatekorik eragingo belarrietan. Ez dira pinuak soilik gaitzak joak daudenak…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.