Onintza Enbeita.
BIRA

Kezkak

2018ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Pasatu da. Urriko Azken Astelehena joan zen: gaur urriko azken asteartea da. Alde batetik, bakea izango dugu: Gernikan aparkatzea ezinezko misioa izan da azken egunetan. Beste alde batetik, kezka gelditzen da urteroko azoka erraldoia joan eta gero. Kezka, urte guztian inbisibilizatuta daudelako baserritarrak. Kezka, asteleheneroko azokan gero eta jende zaharragoa dabilelako salerosketan. Kezka, folklorea apaintzeko erabiltzen ez bada, lehen sektoreak ez daukalako inolako interesik administrazioarentzat. Kezka, lanerako lurrik onenak porlanez betetzen ari direlako hemen eta han. Kezka, baserritarrak izan nahi duten gazteentzat laguntzarik ez dagoelako. Kezka, administrazioaren baimenez irekitzen dituzten supermerkatu handiek presioa egiten dietelako bertako ekoizleei. Kezka, baserriak erortzen ari direlako. Kezka, gazte askok bizimodua ateratzeko moduko lurrak daudelako sasiak eta espezie inbaditzaileek janda. Kezka, mermelada bat egin eta saltzea konplikatuagoa delako hemendik hamar itsasotara ereindako soja eskuratzea baino. Kezka, udan beroa eta neguan hotza pasatzeko diseinatu zuten eraikin batean irauten duelako urte guztian azokak. Kezka, eusko labelarekin saltzen dituzten produktuen kalitatea zalantzazkoa delako.

Eta atzoko parafernaliak ere ez ditu kezkok uxatzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.