andoni egana
HITZ ETZANAK

Osotasuna

2018ko abenduaren 19a
00:00
Entzun
Jaurlaritzak herritarren osasunari buruzko inkesta bat egin du. Osasunaren kalitateak hobera egin du, eta bizi itxaropenak, gora. «Inguru txiroetan bizi direnek buruko gaitz eta obesitate tasa handiagoa dute» zen, ordea, titularra atzoko berripaper honetan.

Osasunari begiratu bat eskaini diote. Osotasunari begiratu behar liokete orain. Zergatik pilatzen duen gantz gehiago inguru txiroetan bizi denak, esaterako. Akaso elikadura hauturik egiterik ere ez daukalako? Igual etsiaren etsiz bost axola diolako bere gorputzaren itxurak? Bere burua bizimodu hau den lasterketatik kanpo ikustean zabartzera jo duelako agian? Buruko gaitzen tasen arrazoia ere osotasunetik begiratu behar litzateke. Luzaroan lanik gabe dagoenak alferrik du erlojua, eta iparra gal dezake orratzek funtziorik ez badute; inolako etorkizunik ez sumatzeak edozeini galarazten dio esperantza eta galarazten loa; zereginik ez duenak ez daukala zer eginik pentsatzen du...

Ezaguna da esaera: «Lehen, heriotzaren ondoren bizitzarik bazen eztabaidatzen zuten. Orain, heriotzaren aurretik bizitzarik baden da gakoa». Osotasunetik baino ez daiteke berdindu osasunarena. Baina horretarako ez dira aski ukendu eta botika. Sistema bera hankaz gora jarri ezean...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.