andoni egana
HITZ ETZANAK

Beharra

2019ko azaroaren 14a
00:00
Entzun
Amagoia Mujika Tolaretxipik atzoko bere analisian zioen«... baina besteak beste eskuin muturraren gorakada izugarriaren ondorioz, gauzak aldatu egin dira eta gehiago alda daitezke. Espainiako ezker blokeak horregatik bilakatu omen du 'aukera historikoa' zena 'behar historiko'». Temaren atean ere beharra gako. Beharra irakasle. Ez genuen oraintxe ikasi ez dela irakasle hoberik.

Google poeta ona da. Tekla bati kalka, eta ez dakizu nondik irtengo zaizun. Ni, Espainiako ezkerrarena azaltzeko atsotitz baten konfirmazio bila nenbilen. Betidanik esan izan baitugu «beharra irakasle ona da». «Beharra irakasle» idatzi dut, errefrauaren hedadura eta sakonera maila neurtzeko. Eta Googlek figura poetiko bat itzuli dit, kiasmo bat oparitu. Hitzen ordena aldaketa xume batek esanindar handia izan dezake. «Beharra irakasleren» bila nenbilen eta Googlek erakutsi dit «irakasle beharra» handiagoa dela. Gotzon Garaterengana iritsi baino lehen egin dut topo euskara zein ingeles irakasleen beharrarekin; irakasle beharra Tafallan eta Euban; irakasle beharra Iralen...

«Irakasle beharra» «beharra irakasleri» gailendu zaio sarean. Zerbaitengatik. Nik ere nahiago nuen Pablo Iglesias irakasle, Pablo Iglesias presidenteorde baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.