andoni egana
HITZ ETZANAK

Ezjakin

2020ko urtarrilaren 8a
00:00
Entzun
Bat eta bi baino gehiago ezagutu ditut tankera beretsukoak, baina Florentino aparta zen horretan. Mahai-jiran edo kuadrilla txiki batean zegoela, berak egingo zuen galdera. Demagun, duela berrogeita hamar urte VueltaEspaña nork irabazi zuen. Mahai-jirakoak hasiko ziren bakoitza bere ustea azaltzen eta katigatuko ziren eztabaidan. Honakok. Ez, halakok. Ez, hark hurrengo urtean irabazi zuen... Eta galdera egin zuenak berak emango zuen epaia: «Nik uste dut, ia seguru nago... beste hura izan zela». Berak arrazoi, jakina. Galdezka hasterako zekien...

Ironia hori da. Diximuloa. Jakintsuarena eginez baino ezjakinarena eginez etekin handiagoa ateratzen dela jabetzea. Ironia da zerbaitek inporta zinez eta axola ez balitzaizu bezala adieraztea; ez kontrakoa, hots, zerbaitek zinez bost axola eta bene-benetan ari zarenaren plantak egitea. Ironia da propio urruntzea, gero inork espero ez duenean hurbiltzeko; ez kontrakoa, arrima-arrima eginda jardun eta gero urrundu.

Edozeri deitzen zaio orain metaforarekin berdin gertatzen da ironia. Entzun berri dut ironiaz aritu omen dela hainbat politikari Espainiako Parlamentuko hitzaldietan. Erraiak erretzen zaizkit. Nik ez dut bakar bat ere sumatu ironiaz ari zenik. Guztiak bene-benetan eta oso jakitun ari ziren...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.