andoni egana
HITZ ETZANAK

Xextrak

2020ko urtarrilaren 11
00:00
Entzun
Egia da goikoei begiratuz gero ez daukagula asebeteko gaituen eredurik. Espainiako Diputatuen Kongresuan sekulakoak eta bi esaten dizkiote elkarri, auzo-lotsa sortzerainokoak askotan eta beste askotan beldurra ematerainokoak; munduaren etorkizuna bertan jokatzen ari direlako itxura egiten dute eta hurrena diputatuen ehuneko laurogeita hamar falta izango da bere eserlekuan...

Parera begira jarrita ere ez dugu panorama hoberik aurkituko. Egunkarietako herrietako sailera bidaltzen dituzten gutunak dira neurgailu on. Batek zoriondu egingo ditu Errege Magoen Kabalgataren antolatzaileak, lehen aldiz pajeen suziriei su eman ordez argi-lanparekin atera dituztelako. Kutsadura eta arrisku txikiagoak. Baina beste batek erantzungo dio betiko suziri sutuak izan direla eta umezarotik sudur-mintzetan katigatu zitzaion usain berezi hura eskas sumatu duela aurten. Beste batek Erregeak goxokiak banatzearen alde egingo du eta ez du kontrakorik faltako. Eta hirugarren bat alde azalduko da, baina gero kaleak ongi garbitzearen truk, goxoki-zorroz zerri geratzen omen direlako. Eta beste batek zaborra jasotzea premiazkoa dela esango du, baina bere etxepekoa goizaldera jasotzen dutela eta hotsek ez diotela lorik biltzen uzten.

Ez da erraza elkar konpontzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.