andoni egana
HITZ ETZANAK

Tiobad

2020ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Bi helbururekin jo genuen Mexicoko Veracruzera 1996ko uda amaiera hartan: bertsolaritzaren berri ematera batetik, eta bestetik, abian jartzera zihoan elkarte berri hartan gu ez ginela partaide izango argi adieraztera. «Asociación de la Décima Improvisada Iberoamericana» zeritzan sortu nahi zuten elkarte berriak. Gu inprobisatzaile bai, baina dezimistak ez ginela, eta batik bat, ez ginela, hurrik ere, iberoamerikar sentitzen azaldu genien.

«Joan egin behar du pertsonak haraino ezetz esatera!», pentsatuko du norbaitek. Egin genuen ezezkoa azaldu baino zerbait gehixeago. Partaide izan ginen bertako inprobisazio jardunaldietan. Estreinakoz ezagutu genituen inprobisatzaile kubatar, argentinar, kolonbiar, txiletar... guztiz interesgarriak. Baina antolakuntzari berarieta Veracruzen agertu ziren bertako inprobisatzaileei zegokienez, oso iritzi kritikoa ekarri genuen. Belaskak ziren, botereari oso makurtuak, zuri asko eta ziri gutxi.

Ez da erraza munduari neurria hartzen. Ezagutzen zenuela zerbait uste eta... Azken asteko Argia aldizkarian dator albistea: «Tiobad hil dute Veracruzen, frackingari eta agintari ustelei aurre egiten zien koblakaria». Non zegoen gu joan ginenean? Hogeita lau urte baino ez zituen orain.Jaio berria zen erail berria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.