andoni egana
HITZ ETZANAK

Etxean

2020ko martxoaren 14a
00:00
Entzun
Ez dakit zenbat urte nituen zazpi, zortzi?, baina gogoan dut etxean egon behar izan nuela, ikastolara joan gabe, kalera irten ezinda, hilabete luze batez. Fiebres tifoideas zeritzan haiek zabaldu ziren nonbait, eta ni parean egokitu. Gogoan ditut logelako hormetan azalgabeturiko zatiek osatzen zituzten irlak, hodeiak, abere-siluetak... Gogoan dut, baita ere, lehen asteko sukarraldiak baretzearekin gau-mahaiaren gaineko mundu bolariargirik gabea artean arreta eskaintzen hasi nintzaiola. Herrialdeak, kontinenteak, distantziak... orduan ikasi nituen, inork agindu gabe. Irakurri ere asko egin nuen...

Neuk halaxe jasan izan nuelako edo, belarria ernetu izan dut inguruko norbaitek haurtzaroan gaixoaldi luze bat igaro zuela kontatzen duenean. Eta sinets iezadazue bertsolariren baten jenialtasuna, idazleren baten distira edo hizkuntzalariren baten zehaztasuna ulertu ahal izateko bide izan dela, gaixotasunen bat medio, umetan denbora luzez etxean bakarturik egon behar izan zutela jakitea.

Ez da dena kalterako. Kontziliazio arazoak sortuko dira; atorrante bihurtuko dira ume asko etxeko lau hormen artean; eskolako lanak egin beharko dituzte online... Baina artista asko ariko da ernetzen birus honek sortu digun katramilari esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.