Onintza Enbeita.
BIRA

Efemerideak

2020ko maiatzaren 20a
00:00
Entzun
Kuriosoa da gure efemerideetan norekin bat egiten dugun ikustea. Oroitzapen, egun, data eta kolore batzuk gureak bakarrik dira, emozioekin lotuta daude; baina badaude konpartitu egiten ditugun gauzak. Esate baterako: ni bezalako egun batez jaio ziren Malcolm X, Elena Poniatowska, Jon Kortajarena, Rafa Larreina, Ibon GaztaƱazpi eta Aintzane Muguruza. Urte desberdinetan, jakina, baina maiatzaren 19an guztiok. Eta guk jaiotza ospatzen dugun egun horren antzerako batean hil ziren edo hil zituzten Ana Bolena etaJose Marti, adibidez. Gure aitona Balendin hil zen bezala, azaroaren 20 batez hil ziren Franco eta Albako Dukesa; eta egun horretan hil zituzten Josu Muguruza eta Santi Brouard. Gure beste aitona jaio zen bezalako egun batean jaio zen, berriz, Gabriel Celaya idazlea.

Ezertarako balio ez duten datuak dira, baina nik arreta jartzen diet datei. Unibertsoari begiratzea gustatzen zait, eta unibertsoak guk antzeman ezin ditugun planak egiten dituela iruditu izan zait askotan. Ordea, historiari begira, egun berean jaio edo hil arren hain desberdin bizi izandakoak ikusteak unibertsoaren planak izorratzen dizkit. Eta horrela daramatzat berrogei eta bat urte: sinesteko moduren bati formaren bat eman nahian eta errealitateari forma guztiak zapuztu ditzan uzten.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.