andoni egana
HITZ ETZANAK

Datuak

2020ko ekainaren 12a
00:00
Entzun
Kultura da zerbait guztiek goraipatzen dutena baina oso premiazkotzat inor gutxik daukana. «Emakumezkoen futbolaren parekoak zarete», bota zidan adiskide batek. «Dena ondo, denak alde, baina zuen jarduna bertan behera geratuta ere ez da ezer pasatzen. Dirurik ez duzue mugitzen...».

Pandemia honi buruzko datuez kopeteraino eginda nengoela, kulturaren bidetik hartu izan dut arnasa apur bat. Xenpelar bertsolaria baztangaz hil izan ez balitz eta Antonio Zavalak bere ikerketa lana hain xehe egin izan ez balu, ez genukeen lehengo pandemia eta oraingoa hain erraz alderatzerik izango. Zavalari esker dakigu hark zenbat iraun zuen Errenterian : «Eliz-liburuak aztertu ditugu, ta erri onetan baztangaz lenen il zana ogei ta bat urteko mutil gaztea zan eta 1869'gn. urteko urriaren 10'an il zan. Azkeneko illa, ogei ta bat urtekoa au ere, nekazaria, 1870´gn. urteko ilbeltzaren 17'an mundu ontatik joana...». Ehun egun ehulea eroan zuen gaitzak iraun zuena. Badakigu zenbat hil ziren ere: «Ogei ta bederatzi lagun baztangak illak Errenterian». Eta adin eta ofizio guztietakoak izan zirela ere bai.

Osakidetzak datuak ematen ditu. Horiek aski ez badituzu, kulturak talaia, iraganera ere begiratzekoa. Dirurik ez du mugitzen baina gozakidetza indartzen daki.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.