andoni egana
HITZ ETZANAK

Bakardadea

2020ko irailaren 9a
00:00
Entzun
«Badakik ni Euskal Herrian zer izan nintzen. Jainkoaren hurrena ia. Eta ia-ia neuk ere sinetsi nian…». 1982. urtea zen eta hala hasi zitzaion Manuel Uztapide, Oiartzungo bere etxera ezkontzarako gonbita eramatera joandako gazteari. Ba al zekien zein zen halako. Baietz. Eta beste halako eta halako? Baietz, ezagutzen zituela haiek ere. «Jakingo duk orduan ze desastre kuadrilla den. Ba, sinisten al duk orain haiek etortzeko desiratzen egoten naizela baxoerdi batzuk hartu eta kontu batzuk esateko?».

Orduan gazte zen hari ez zaio sekula ahaztu bertsolariaren aitorpen umil bezain sentitua. Paradoxa hutsa zen, gainera. Manuel euskal sukalde gehienetan sartua zen irratiaren bidez edo aurrezki kutxa baten eskutik paretan zintzilikaturiko egutegiko argazki hedatu hura tarteko. Berera, baina, ez zitzaion nahi hainbat lagun hurbiltzen zahartzera egin zuenean. Handik urtebetera hil zen. Bakardadean ez. Bazuen familia bat eta inguru baten babesa…

Matia fundazioak egin berri duen ikerketa baten arabera, edadeko pertsonen %5,5ek bakarrik sentitzen direla aitortzen omen dute. Baina kopurua%29ra igo omen daiteke aitortu ez arren, zeharkako galderen bidez hala adierazten dutenak aintzat hartuta. Borreroak bezala, bakardadeak baditu mila aurpegi. Ahoak ez hainbeste.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.