andoni egana
HITZ ETZANAK

Logotipoa

2020ko irailaren 11
00:00
Entzun
Euskal Herriko Bertsozaleen Elkarteak logotipoa aldatzea erabaki zuen duela hogeitaka urte. Ez genekien ia ezer. Inprentara joan, eta tipologoaz galdetu genuen, logotipoaz galdetu ordez. Jorge Oteizaren Par móvil irudian oinarrituriko zerbait egitea otu zitzaion norbaiti, eta bisitan joan gintzaizkion irudigile oriotarrari, baimen eske. Baiezkoa eman zigun aitaren batean, eta gero errietan aritu zitzaigun luzaroan.

Ez du Eusko Jaurlaritzak logotipo berriaren beharrik. Bainaberritu egin du gobernua. Sailburu berriak badira, eta sailak ereez dira guztiz lehengoak. Batean zegoena bestera eraman dute, eta bestean zegoena tokiz aldatu, kasu batzuetan —Emakunderenean esaterako— eztabaida ere piztuz. Baina ez noa sakonera. «Elkarlana», «garai zailak», «ukondoz ukondo», «beti aurrera» eta horrelako potolokeriak esateko badaude beste batzuk.

Huskeriatan zokomiran aritzeko joera izaten dut nik. Jaurlaritzako sailei izana eta izena aldatu dietenez, zenbat orri-buru, zenbat horma-txartel, zenbat txartel pertsonal… zaharkitu zaborretara bota eta zenbat berri eginarazi beharko dituzten hasi naiz pentsatzen.

Gastua. Gastu handia, arestian aipaturiko asmo onbera eta larriekin inola ere bat ez datorrena. Eta Oteizari baimenik eskatu gabe gainera!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.