andoni egana
HITZ ETZANAK

Ironiaz

2020ko irailaren 12a
00:00
Entzun
Grezia klasiko hartako antzerkian, komedian zehazki, Eirôn izeneko pertsonaje nagusi bat bazen. Itxuraz total koittadua, bere dohainak propio gutxietsiz, ezjakin eta arlotearena eginez, Alazôn aurkari hantustea garaitzea lortzen zuen.

Bazen norbait Eirôn hura. Itxurazko izaeraren eta egiazko izaeraren bereizketa horrek soka luzea ekarri du. Ironia-kEirôni zor dio izana eta izena. Bat esan eta bestea izan. Horretan datza hainbestetan aipatzen dugun ironia. Ironia ordea, izan daiteke azalekoa —«ederra eguraldia!» esango dugu mendi irteera bat egitera goazela euria goian-behean ari badu— edo izan daiteke askoz ere sakonagoko zerbait. Sakonagoko zerbait denean, suhartasun handiegiaren aurkako txertoa da ironia; sinisteak beldurra ematen eta badaezpada ez sinistun jotzea zeure burua; edozein gairen aurrean, pega-pega, arrima-arrima eginda baino, urrundu, distantzia hartu, eta handik ekitea. Serio har dezaten baino nahiago du tonto-tuntuntzat edo txistoso lelotzat har dezaten, ironia praktikatzen duenak. «Aberria ala hil» entzutean txiste bat egingo du, badaezpada, nahiz aberria izugarri maite.

Baina gai batzuk badira milimetro bat ere urruntzerik onartzen ez dutenak. Greziara itzuliz, Moriako kanpalekua da adibide bikaina.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.