andoni egana
HITZ ETZANAK

Hitzak

2020ko urriaren 6a
00:00
Entzun
Ez gara jabetzen, ni behintzat ez askotan,ez garela zehatz ari, min ere eman genezakeela batere uste eta nahi izan gabe. Aitona-amona deitzen diegu, lasai asko, ez direnei ere.

Zaharrentzako egoitza batean ezagutu nuen emakume bat, kanpotik joandako edonork «amona» deitzen zionean pipertu plantak eginez erantzuten zuena:«Zaharra bai, baina amona ez». Ez zuen azalpen luzeagorik eskaintzen, baina bere bizimoduaren defentsa egiten ari zen. Adina, urteen pilaketa, berez datorkigun zerbait da, ezkutatzen zaila eta ukatzen ezinezkoa. Aita-amatasuna edo aitona-amonatasuna, aldiz, norbere bizimoduari lotuak daude, hautuari, zoriari... Norbaiti zahar deitzean ez gara bere bizitzaren barrunbeetan lotsagabeki sartzen ari; aitona edo amona deitzean, bai. Eta, halere, errazago esaten dugu aitona edo amona, zahar baino. Ez luke hala behar.

Are esanguratsuagoa iruditzen zait amonari amoña deitu behar hori, kariñoa ñ-an bailetza bezala. Baina hori jasan dezaket. Amonatik amoñarainokoa, alegia. Nire onetik ateratzen nauena, erdal hiztunek gure hitzak hartu eta nahieran erabiltzeko duten joera da. Amonatik amoñara eta amoñatik amoñi-ra. Hitz tuneatu itsusiagorik!

«Amoñi» entzuten dudan bakoitzean urtebete zahartuarazten nau amorrazioak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.