andoni egana
HITZ ETZANAK

Sakelakotik

2020ko urriaren 20a
00:00
Entzun
Donostia 2016 entzutetsu hartan aurkitu genuen zirrikitu bat, handia ez bazen ere. Inprobisatzaileen Kulturarteko Topaketak burutzen ari ginen, eta niretzat behintzat, ezustekorik handiena galestar inprobisatzaileena izan zen. Ez genituen ezagutzen ordura arte. Gogoan dut sasoiko mutil gazte bat, gaia eskatu, denbora puska bat hartu, eta bere sakelakora bildua. Haren pantailan idazten zituen bururatzen zitzaizkionak. Edozer egiteko modua gurea eta gurea baino ez dela pentsatzen dugu. Burlaizez begiratu genion galestarrari. Komentario bihurriren bat ere egingo genuen segur aski. «Txirrita zaharrak burua altxatuko balu!».

Emaitza entzun genuen, ordea, gero, sakelakotik irakurriz esana. Eta itzulpenaren galbahetik pasata ere, galestarrak bazuela zer kontatua jabetu ginen, sakondu egiten zuela gaian, eta azken finean, gurea ez zela modu bakarra gauzak egitekoa.

Tanatorio batean egokitu nintzen joan zen astean. Une jakin batean etorri zen apaiz gazte bat eta errezoetarako ordua zela eman zigun aditzera. Buruz esan zuen Aita gurea. Bigarren errezoa, liburuxka batetik. Eta hirugarrena, sakelakoa atera eta tarteka pantailan hatza pasatuz. Galestar inprobisatzaileak etorri zitzaizkidan burura. Kasu honetan, ordea, emaitzaren berri ez dugu…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.