andoni egana
HITZ ETZANAK

Diesela

2020ko urriaren 31
00:00
Entzun
Hilerri-hormetako barraskiloek boteiloi-festa bat antolatu zuten atzo, aurten Santu Guztien Egunez inoiz baino molestia gutxiago izango dutela ospatzeko. Jan-edariei buruz deus gutxi dakigu, baina ziurtatu digute festan musika onaz gozatzeko aukera izan zutela, bildutako antena ugariei esker edozein dial harrapatzeko gai izan baitziren. Ez da albiste izan, baina izan zitekeen.

Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao liburuko gainerako orriek bullyng egiten diote 85.ari. Itsusia dela aurpegiratzen diote behin eta berriz. Puztua dagoela. Ez duela, hurrik ere, besteen mailarik. Ez daukala eskubiderik hain gauza tentela izanda, non eta eskuinaldean, errazen irakurtzen den aldean egoteko. Sortu ez balitz guztientzat mesede zatekeela esan diote, eta, estutasun horrek erraiak janda, 85. orrialdeak bere buruaz beste egin du. Ez da albiste izan, baina izan zitekeen.

Jeltzaleek, Espainiako Gobernuaren aurrekontuak babesteko, baldintza bat ipini dute: atzera egin dezatela aurreikusita zeukaten diesel erregaien zerga igoeran. Presidenteak, lagunik ez galtze aldera, amore emango duela dirudi. Eta hau, hau bai, albiste izan da!Ez didazue ukatuko baduela nolabaiteko antzekotasunik albiste izan ez diren bi horiekiko. Nik topatzen diot…
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.