andoni egana
HITZ ETZANAK

Nobelak

2021eko urtarrilaren 2a
00:00
Entzun
Txinatik heldutako bik egin dute topo urte hasiera honetan. Bata ez dakigu noiz-nork ekarri zuen mendebalderantz; bestea, Marco Polok ekarri omen zuen, beste hainbat bitxirekin batera.

Xelebrea izan da urteari egindako ongietorria. Ospakizun murriztuak barrurantz, eta kanporantz —aurten sekula baino kontraste handiagoa eraginez— suziri, etxafuego, petardoen... dinbi-danba eta zirripi-zarrapa etengabea. Eta ez dut nik sekula ulertu, ospakizun antolatu eta kolektiboen hasiera iragartzeko ez bada, jaurtitzailearen burutazioa zerk sor dezakeen. «Aurten ez dut sinfoniarik konposatu, aurten ez dut puzzle bat osatu, aurten ez dut deus egin... baina izango duzue nire entzutea, izango duzuenez» bat. Izan daiteke pertsona animalia bentajista izatea eta plazera sentitzea zer gertatuko den —eztanda— berak jakin eta gainerako guztiek ez dakitenean. Besteren sustoa norbere gustua. Izan daiteke asperdura soila. Izan daiteke ohitura hutsa. Inertziak eraman gaitu pin-pan-pun panpina izatera...

Hitzematen dut datorren urtearen hasiera baino lehen zerbait ulertzen ahaleginduko naizela. Bitartean, nik ere petardo bat jaurti nahi nuke, Trivialeko galderaz mozorroturik. Zenbat Nobel eztanda-zale ezagutzen dituzue? Nik bakarra. Alfred.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.