andoni egana
HITZ ETZANAK

Konparazioz

2021eko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
Ez dakit gainerako animaliek baduten halakorik. Ez, behintzat, guk dugun neurrian. Piztia inbidiosoa da pertsona. Besteri zer ikusiko, huraxe nahi; zenbat eta gertukoagoari ikusi, orduan eta lehenago gura. Izaera horretaz elikatzen da sistema kapitalista-kontsumista, desioak eraikitzen beste edozein baino iaioagoa. Aski genuke guztiok, demagun, Kalkuta markako eta laurogei zaldiko auto berde bana. Baina auzokoak zaldi gehiagoko Finisterre urdin bat ekartzen badu, segituan bihurtuko da gure desio Finisterre urdina.

Eta bekaizkeriak desioari soilik eragingo balio gaitz erdi! Justizia nahiari ere eragiten dio, ordea. Konparazioz sentitzen gara gehienetan injustuki tratatuak. Hark bai eta nik ez; halakori bai eta niri ez; beste halakorentzat bai eta niretzat ez.

Lehengo modukoak irtengo gara pandemiatik on-txarrean. Tabernari bati entzun nion duela gutxi, letorkeen erabateko itxialdiari buruz: «Ez litzateke txarrena. Guztiok oso gaizki gaudela jakinda, ni neu ez nengoke orain bezain gaizki». Ulertzekoa iruditu zitzaidan. Kalkuta berde zaharkitu bana baino ez zen eskatzen ari. Ernegatu egiten duzer-noiz itxi-ireki, zein lan funtsezkoa den eta zein ez, birusa non transmititzen den… erabakitzen dutenak, Finisterre urdinean dabiltzala sumatzeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.