andoni egana
HITZ ETZANAK

Errepikapena

2021eko urtarrilaren 28a
00:00
Entzun
Bi pailazo hondartzan. Batak egunkari-orri batez estali du hondarretan propio egindako zuloa, bihurri. Begira dauden haurrei konplizitate keinu bat egin die. Hara bideratuko du beste pailazoa, eta hura, egunkari-orria zapaltzearekin, zulora jausiko da, inozo. Haurrak irribarre egingo du. Handik gutxira, berriz bideratuko du pailazo azkarrak pailazo memeloa zulorantz. Eta berriz eroriko da. Umeak barre egingo du. Hirugarren aldiz gauza bera gertatzean, barrez lehertuko da umea. Antzeman dio zer gertatuko zen eta asebete egiten du antzemate horrek. Indartu egin du bere nortasunean haurra.

Baina haurra haur da eta heldua heldu. Mingarri zait umetzat har nazaten. Zenbaiten umoreak horra jotzen du. Ezin nuen eraman bere garaian bikote espainiar komikousteko haren «veintidós, veintidós» errepikakor inozoa. Baina batzuei, askori, grazia egiten zien. Espero zuten huraxe esan! Gozamena. Marketin-arma ere bada errepikapen aurreikusgarria. Baina ni, tximetaraino nauka sukaldariaren «garrote!» horrek. Norbaiti egiten dio graziarik?

Orain, Infinity bultzatzeko, Euskaltelek abesbatza bat jarri du kantuan: «Bigi, bigi, Mirinili». Behin balitz. Balitz lagun arteko parranda batean. Baina askotan jarriko dute iragarkia medioetan. Puf! A ze pereza!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.